Press "Enter" to skip to content

Harrika urtxintxen kontra

Burlako Intxaustian gertatu zen. Anitzetan bezala, haur andana agertu zen irakasleek ekarria Argako zonalde horretara. Normalean ikastetxe anitzek, are Burlatatik kanpo izanikoek ere, toki hori hautatzen dute aparteko eskolak egiteko; eta, anitzetan ekitaldi horiek izaten dira espazioan orientatzeko ariketak. Horretan ez dira batere originalak, ze, ikastetxe publikoak izan edo pribatuak izan, guztiek orientaziorako ariketa berdina egiten baitute; “moztu eta itsatsi” bat balitz bezala ikastetxez ikastetxez Iruñerrian zehar doana: argazki berdinak, jarraibide berdinak… Bakanetan zanbuluen parkearen ondoko kioskoko eserleku biribilean eserarazten dituzte haurrok eta, animalien irudi batzuk erakutsiz, horiei buruz gauzak azaltzen dizkiete.

Eta horrela gertatu zen, behin ekitaldia burututa, utzi zietela oihanean zehar barreia zitezen eta lekua gozatu zezaten. Bat batean, konturatzen naiz mutikoen koadrila batek, neskatoren batekin, harriak zuhaitzetara botatzen ari zirela, eta hara zer eta urtxintxak jopuntu!; jakina, korrika bizian “harrika hiltzetik” ihesi nahian zihoazelarik. Ziztu bizian hariengana joan nintzela, nire haserrea kontrolatzen saiatuz, eta, lasaikiro baina irmoz, geldiaraztera. Pixka bat garrasi egin nien. Neskato bat koadrilaren mutikoen ekintza zuritzen saiatu zen ahots doinu fortzatuaz: “nahi gabe egin dute” [sic!?].

Nolatan informatu berriak izan diren horiek, agian “kontzientziatuak” izan berri direnak naturaren aldeko baloreak jasota, horren segidan berehalakoan, harrika hasten diren urtxintxa gizajo horien kontra!!!??? Begi-bistakoa da: zerbaitek huts egin du.  Zer azalpen mota izan da eman dietena? “Ingurunearen ezaguera” edota “natur zientziak” delako irakasgai horien edukiak benetan pedagogikoak al dira? Izan liteke, agian, azaltzen dieten horrek ez izatea nahiko loturarik ikusten duten harekin?. Beharbada, irakasgaiak duen logika abstraktuegia izateari egozten ahal zaio?. Zera esan nahi dut, kartulina bat erakusten baldin badizute, urtxintxa baten marrazkia duena, eta esaten dizute izen arraro bat duen espezie batekoa dela, ez dakizun zer habitatetan bizi dela eta abar hori guztia; beharbada urtxintxa orokorregi bat irudi dezake horrek, azkenik, irudi xinple bat (artearen alorrean: “Hau ez da pipa bat”, ulertzen dit?) Izen-abizenak dituen urtxintxa Intxaustiko urtxintxa burlatarra da, egunero ikusten dugun urtxintxa hori eta baldintza horietan bizi dena eta ez bestelakoetan, eta, babestu egin behar duguna, baso-mozketatik, harrikadatik, kontaminaziotik eta, noizbehinka, baita zakurrengandik ere. Hau da, izan liteke, beharbada, irakasgai hauek lekutarako edo abstrakziorako ajea izatea eta, agian, gure tokiko habitat zehatzaz mintzatu beharko lukete, zenari esker arnas egiten dugunaz eta zenetik bizi garenaz, bere izan-abizenekin, gureak: “Iturripaurria” (IKAri esker mantendu egin den hidronimoa, Iruñerriko mugarri horietakoa), Itxausti Urtxintxa”, makal lonbardiar zaharrak orain dela 70 urte “bertara bizitzera joanak” eta ez bestelakoak, eta abar. Izaki bizidunak, zehatzak eta nortasun handikoak. Ez da lehenengo aldia hezitzaileek egoera hau deskribatzen dutena: gogora dezagun adoleszente batzuen sineskeria, esnea tetrabriketik datorrela. Dirudienez, heziketa zenbat eta “lurrari lotuagoa”, orduan eta hobeki.  Irakasten didatenak ba al du zerikusirik bizitzarekin? Nire bizitzarekin? Nire ingurunearekin? Non da naturala den hori gure ohiko bizitzan?

Hori dela eta, sarreran honetara ekarri nahi genuela lan eder hori, Víctor Iraola Calvo, Lucía Esteban Fernández eta Carolina Patón Benitezek idatzirikoa, Luis Martorellek diseinaturikoa eta Iruñeko Udalak argitaratua (2002), zehazki tokiko inguruneari atxikia. Horretaz gain, honako hau ere galdetzen diogu geure buruari: nolatan Berriozarko Natureskola izeneko proiektu ikaragarri ona “atzerrian” saritua izan den eta ez “etxean”; uste dugu gehiago lagundu beharko luketeela, Nafarroako Gobernuaren partetik, bai eta Iruñerriko Mankomunitatetik edota Iruñerriko udaletatik ere. Bere lana guztiz beharrezkoa baita eta ez bakarrik neska eta mutikoei zuzendurikoa, ze, lagun larriei begirako heziketa ekologikoa ere ez legoke batere gaizki. Adibidez Arvena enpresaren langileei, eta barka iezadazue atrebentzia iradokitzeagatik, haien solasek, Itxustiko naturari dagozkionak, “oihan osoa egurra da” delako pentsamoldearen antza handiagoa baitute ingurunearekiko begirune eta zaintzarena baino. Nire ustez, lorezaintza lanak egiteko azterketetan inguruneari buruzko baloreak barne egon beharko lirateke “txapela-gakoak” saihestu nahiko badira.

Haurrak joan dira eta bere atzetik gozokien papertxoez beterik utzi dute parkea tapizaturik, jasotzen ditudanak eta emekiro monitoreei eskaintzen dizkietenak hurrengo ataza “zehatz” eta pedagogikoan pentsatuz gure amañiren ekologiari buruzkoa (Garbia ez da garbitzen duena, zikintzen ez duena baizik”).  Zalantzarik gabe eskolarako beste kontu bat: Argako ibarretako aterpea edota etxola, dibertigarriak eta beharrezkoak direnak, baina poluitzaileak bere plastikoak eta gainerakoak jaso ezean. 

Bitor, orain dela 20 urte Burlatako Itxaustira joaten dena.

Iruña Berdea

Utzi zure iruzkina

Iruzkina uzten du

  Subscribe  
Notify of
A %d blogueros les gusta esto: