Press "Enter" to skip to content

Mes: noviembre 2018

Burlatako oihanaren hondamen iluna

Beste behin behartuta sentitzen gara justifikaziorik gabeko baso mozketa ilun bat salatzera. Iruñeko Mankomunitatea eta Burlatako Udala, biak ados jarrita, historia liburuetan agertuko dira Burlatako oihan enblematikoarena suntsitu izateagatik, Intxaustia izenekoa.

Eta bitxia da nola egiten duten: lehenengo gonbidatu gintuzten (2018ko irailaren 7an) bilera batera joatera denbora tarte gutxirekin, 12rako baitzen, helburu zehaztu gabeko eta zalantzagarri bat hizpide izan behar genuelarik: “Ibai Parkearen gestioari buruzko gogoeta”; hori bai, beharrezkoak ziren hausnarketarako tresnak eman gabe, hau da, baso-mozketa justifikatzen zuen balizko txosten teknikoa guri helarazi gabe. Aipatu txostena lortzen zaila, NASAren segurtasun sistema baina zailagokoa, ze, ezin izan dugu eskuratu ez zuzenean ez zeharka ere.

Irailaren 11n erantzun genien denbora gehiagorekin eta aipatu txostenarekin atsegin handiz joanen ginela hurrengo bilerara; eta bizkarretik, UPNren garaian bezala, berriro gonbidatu gabe eta eskatu txostena eta bileraren akta bidali gabe ere, sekulako baso-mozketa egin zuten Intxaustian. Akabo okilak eta akabo tamaina itzeleko zuhaitz hostotsu horien magalean bizi ziren espezieak, 70 urte baino zaharragokoak zirenak eta benetako oihana osatzen zutenak hirian bertan.

Iruditzen zaigu ezkutatze ilun hori zentzugabekeria dela, eta, naturazaleak garen aldetik eta bereziki txoko harenak izan garen ikuspuntutik, jokaera hori etsipen handia izan da guretzat. Zertarako gonbidatu gintuzten hain perspektiba altuekin (gestioari buruz gogoeta egitea), erabakia aurrez aurretik hartua bazuten balizko txosten batean oinarritua eta helarazi ez digutena?. Kontua da Mankomunitatearen gestioa ez da guztiz argia eta zentzuzkoa izan, zalantzazkoa baizik. Ez da argia, gure susmoa da aipatu txostena UPNren garaian egindakoa dela (2012a baino lehenagokoa) non gestioa motozerraren politikaren pean teknikariek egiten baitzuten. Izatez, gaur egun “aldaketaren” (?) Mankomunitatea delakoak erabiltzen dituen baliabide berberak dira, “aurrez aurretik eskuratutako eskubideengatik” esan zioten. Eta ez da zentzuzkoa gestioari dagokionez, gure gogoetei erantzunik eza jasotzean, baieztatzen da gonbidapena ez zela baizik eta parte-hartze prozesu faltsu baten itxurak egitekoa.

Aipatu bilera egin ondoren, baso-mozketa baieztatzeko zutena, Mankomunitateak albiste bat argitaratu zuen bere weborrialdean, hura guztiz argi ere ez zena (irailaren 22an) eta beraiek deitzen dituzten “segurtasun mozketak” justifikatzen duena , zeinaren arabera hori egiten zen “erortzeko arriskuarekin zerikusi zuzena duten gabeziengatik”. Gure ikuspuntutik, berriz, mozketaren emaitzak aztertu ondoren, altuera ezberdinetan enborrei egindako ebakiek agerian uzten dutenez, ebakidura horiek egindako akatsaren ebidentziak dira, egoera onean daudelako. Pare bat ale daude pixka bat hondaturik, baina ez daude inola ere, halako larritasun egoeran usteldurari edo inolako kalteari dagokionez, zeinean ezabatzea justifikatzen duenik. Iruditzen zaigu jendeari sinestaraztea zuhaitzak “bere adinagatik” edo sinestaraztea “zuhaitzak berak osorik erortzeko arriskuan daudela degradazio fasean daudelako” ad hoc edo horrelakoetarako eratutako gehiegikeria dela, txosten bera justifikatzeko, eta, justifikaziorik gabeko alarma piztea, gerora begira halako jarduerei argudio zuriak emateko. Zuhaitz horiek ez ziren erortzera joaten, ezta urrik eman ere; sustrai sakonak dituzten zuhaitzak dira, eta, oro har, aipatu ebakidurak dira eta, gehienek trinkotasun ona dute enborretan, adar sendo eta lodietan eta motzondoetan.

Utz ezazu zure iritzia